Legezko erregulazioa
: 9/2011 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 19koa, osasun-sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, zerga-baterakuntzari laguntzeko eta 2011rako Estatuaren abalen gehienezko zenbatekoa handitzeko neurriei buruzkoa.
Erantzuna
(fitxategiaren gehieneko tamaina: 2 MB)
Erreferentziako prezio-sistema aplikatzeko, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Oinarrizko Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak laborategiei, banatzaileei, farmazia-bulegoetako ordezkariei eta gainerako interesdunei egin behar dizkien jakinarazpen guztiak, bai eta horien aurrean egin beharreko jarduerak ere, bitarteko publikoetara nahitaez iristeko bide elektronikoak ezartzen dituen ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 27.6 artikuluaren arabera egingo dira.
Horretarako, interesdunek Helbide Elektroniko Gaitua lortu behar dute, eta jakinarazpen elektronikoen zerbitzuan prozedura honi jarraitu behar diote, Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Oinarrizko Zorroaren Zuzendaritza Nagusiak http://sede.msps.gob.es/notifElectronicas/home.htm helbidean eskura jartzen duena, “Osasun eta Farmaziako Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Oinarrizko Zorroaren Zuzendaritza Nagusiaren Entzunaldiaren izapidearen prozeduraren” barne. Interesdunek NAN edo ziurtagiri elektroniko baten bidez emanen dute alta. Ziurtagiri elektroniko pertsonala duten eta pertsona fisikoa edo juridikoa ordezkatzen duten interesdunek (laborategia, banatzaileak, elkarteak) ordezkaritza egiaztatzen duen agiria bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: precios_referencia@mscbs.es