Osasun Ministerioak herritarren esku jartzen du egoitza elektroniko hau, eskaintzen diren zerbitzu elektroniko desberdinetarako sarbidea izan dezaten.
Nabigazio Gida honek webgune honetako informazioaren egitura azaltzen du.
Hasierako orria honela dago egituratuta:
Hasierako orriko edozein aukera hautatuta, lehenengo informazio-mailara sartuko zara, eta hortik informazio-maila sakonagoetara jo ahal izango duzu edo eduki horri lotutako Interneteko beste helbide batzuetarako esteketara (beste leiho batean agertuko dira).
Instituzioaren ezkutua sakatuz Ministerioaren web atarira sar daiteke, eta sede.msps.gob.es goiburuko testutik Egoitzaren hasierako orrira itzuli. Nabigazio orrietako eduki eta webguneko emaitzen goiko aldean agertzen den goiburuan, orri horretaraino egin den nabigazioa identifikatzen da (nabigazio-haria).
Egoitzak hizkuntza anitzeko bertsiotan eskaintzen ditu edukiak eta zerbitzuak. Webgunea gaztelaniaz eta Espainian ofizialak diren beste hizkuntzetan ikus daiteke (katalana, galegoa eta euskara), baita atzerriko hizkuntza batzuetan ere: ingelesez eta frantsesez. Hizkuntza aukeratzeko menua goiburuaren goiko ezkerraldeko marjinan dago. Egoitzaren bertsioa gaztelania ez den beste hizkuntza batean bistaratzeko (besterik adierazi ezean, gaztelaniaz agertuko da), dagokion hizkuntzan “ongi etorri” hitza aukeratu beharko da.
Dauden zerbitzu elektronikoetara Administrazio Prozeduretatik sartu ahal izango da. Halaber, Ministerioaren zerbitzu nabarmen batzuetara sar daiteke Herritarrak, Profesionalak eta Administrazioa ataletatik (orientazio-profilaren arabera).
Egoitzaren egitura, hainbat ataletarako sarbidea ematen duena, hau da zehatz-mehatz: