Azken Gaurkotzea: 11/08/2023

Lege-oharra

Baldintza orokorrak

sede.mscbs.gob.es domeinua Osasun Ministerioaren jabetza da (egoitza: Paseo del Prado 18-20, Madril).

Jabetza Intelektualeko eta Jabetza Industrialeko Eskubideak

Domeinu honen diseinua eta iturri-kodeak (logotipoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak) Osasun Ministerioarenak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekin daude babestuta.

Webgune honetako informazioa, berariaz bestelakorik adierazi ezean, berrerabili egin daiteke; zilegi da osorik edo partzialki kopiatzea, aldatzea, banatzea eta jakinaraztea, erabilera komertzial eta ez-komertzialetarako, honako baldintza hauek betetzen badira:

Erabiltzaileak berrerabilitako dokumentua azken noiz eguneratu den aipatu behar du nahitaez.

Osasun Ministerioak aitortzen du hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela; horregatik, webgune honek eskubideren bat bortxatzen duela irudituz gero, jarri gurekin harremanetan, mesedez, helbide honetan: sede@sanidad.gob.es.

Estekak edo Hiperestekak

Erabiltzaileek hiperesteka bat jarri nahi badute beren webgunearen eta Osasun Ministerioaren egoitzarenaren artean, honako hau hartu beharko dute kontuan:

  1. Hiperesteka jartzeak ez du inolaz ere esan nahi Osasun Ministerioaren eta hiperesteka hori agertzen den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik, ezta Osasun Ministerioak haren eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko eta ez da ulertaraziko Osasun Ministerioak hiperesteka berariaz baimendu duenik, ezta hiperesteka jarri den webgunean eskainitako edo erabilgarri jarritako zerbitzuak ikuskatu edo onartu dituenik ere.
  2. Osasun Ministerioak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain, eta ez du bermatzen hiperesteka ipini duen webguneak eskain ditzakeen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak bere gain hartzen du hiperesteka dagoen webgunera sartzeagatik erator daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzen gaineko erantzukizun osoa.
  3. Hiperesteka jaso duen webguneak ezin izango du Osasun Ministerioaren markarik, izendapenik, logotiporik, esloganik edo beste zeinu bereizgarririk izan, hiperesteka beraren parte diren zeinuak izan ezik.
  4. Hiperesteka ipintzen duen webguneak ez du legez kontrako edukirik izango, ezta moralaren eta, oro har, onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren edo hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.