Baldintza orokor hauek bete beharko ditu berrerabilpena egiten duen agente orok, baldintza horiei loturiko dokumentuak erabiltzeagatik bakarrik.
Baldintza orokor hauek baldintza hauei lotutako dokumentuak berrerabiltzeko aukera ematen dute, helburu komertzialekin zein ez komertzialekin. Berrerabilpentzat hartzen da pertsona fisiko edo juridikoek helburuko komertzialekin zein ez komertzialekin Estatuko sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluan aipatutako Estatuko Administrazio Orokorreko organoen eta sektore publikoko gainerako erakunde eta entitateen dokumentuen erabilera, betiere, erabilera hori administrazio jarduera publiko bat ez bada. Baimendutako berrerabilpenak barne hartzen ditu informazioa kopiatzeko, zabaltzeko, aldatzeko, egokitzeko, ateratzeko, berrantolatzeko eta konbinatzeko jarduerak.
Dokumentu kontzeptua sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/3007 Legearen 3. artikuluko 2. atalean ezarritakoa da. Beraz, barne hartzen du erabilitako informazio oro, edozein euskarri material edo elektroniko erabilita ere, eta edozein adierazpen grafiko, soinu edo irudi erabilita ere. Beraz, barne hartzen ditu daturik bereizienak edo “gordinenak” ere.
Era berean, baimen honek berekin dakar, hala badagokio, dokumentu horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideen doako lagapen ez esklusiboa, eta baimendutako berrerabilpen jarduera garatzeko beharrezkoak diren kopiatzeko, banatzeko, ezagutarazteko edo eraldatzeko jarduerak baimentzen ditu, edozein modalitate eta formatutan, denentzat eta Legeak ahalbidetutako gehienezko epean.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak berrerabilpenaren alde egin du, baldintza zehatzik gabe erabilgarri jartzeko oinarrizko modalitate orokorra aukeratuz (urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 8.1 artikulua).
Baldintza orokor hauek aplikatuko dira baldintza horiei lotutako dokumentuak berrerabiltzeko:
Berrerabilpena egiten duten erabiltzaile edo agenteek beren kontura eta arriskua beren gain hartuz egingo dute datu multzoen erabilera, eta soilik haiei dagokie berrerabilpen horren ondorioz eragin daitezkeen kalteengatik hirugarrenen aurrean erantzutea.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa ez da berrerabiltzaileek egindako erabileraren erantzule izango, ezta berrerabilitako informazioaren erabilerak zuzenean edo zeharka eragindako kalte edo galera ekonomikoen, kalte materialen edo datuen gaineko kalteen erantzule ere.
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ez du bermatzen berrerabil daitezkeen dokumentuek erabilgarri egoten jarraituko dutenik, ez edukiari ez formari dagokienez, eta ez du bere gain hartzen haietan egon daitekeen akats eta hutsuneen gaineko ardurarik.
Berrerabiltzaileak sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari dagokionez aplikagarri den araudia bete behar du, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluan ezarritako zigor araubidea barne hartuta.
Baldintza orokor hauek etengabe, erraz eta zuzenean eskuratu ahal izango dira Ministerioaren egoitzaren “Lege oharra” atalean; bertan eskainiko dira datu irekien multzoak. Hala ere, salbuespen gisa eta arrazoituta, azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 4. artikuluko 2. ataleko b) eta c) paragrafoetan ezarritako modalitateak aplikatu ahal izango dira, Ministerioak hala agindu ondoren. Hauek dira modalitateak:
Lizentzia horiek baldintza hauek bete behar dituzte: