Azken Gaurkotzea: 17/01/2024

EBko Covid Ziurtagiri Digitalari buruzko ohiko galderak

Norekin jarri daiteke harremanetan arazoren bat izanez gero?

Zerbitzu hau erabiltzean arazoren bat baldin baduzu edo EBko COVID Ziurtagiri Digitalaren prozedurari buruz zalantzaren bat baduzu, mesedez, bidali posta elektroniko bat cau-servicios@sanidad.gob.es helbidera, zure kontsultaren azalpenarekin.

Zer da EBko COVID Ziurtagiri Digitala?

EBko herrialde batetik bestera bidaiatzea ahalbidetzen duen agiri bat da, modu errazean ziurtatzen duena pertsona bat COVID-19aren kontra txertatu izan dela, gaixotasunetik osatu izan dela edo proba negatiboa eman izan duela azken 24/27 orduetan, herrialde bakoitzak ezarritako orduen arabera. EBko COVID Ziurtagiri Digitala ez baduzu, bidaiatu ahal duzu, baina harrera-prozesua makalagoa da eta neurri gehigarri batzuk eska diezazkizukete, testa edo berrogeialdia egitea, esate batera. Ziurtagiria soila, segurua, fidagarria eta doakoa da, eta formatu elektronikoan edo paperean izan dezakezu. EBko COVID-19 Ziurtagiri Digitalak EB osorako balio badu ere, herrialde bakoitzak du bertara sartzeko arauen eta osasun-neurrien ardura pandemia bitartean. Horrek esan nahi du herrialde bakoitzaren arabera daudela bertara sartzeko eskakizunak.

EBko COVID Ziurtagiri Digitalak hau ziurtatzen dio pertsona bati:

Ziurtagiriak funtsezko ezaugarri hauek ditu:

EBko kide diren estatu guztiek onartzen dute, eta baita Suitza, Islandia, Norvegia eta Liechtensteinek ere.

Informazio gehiagorako, kontsulta dezakezu Europako Batzordearen (EB) web-orria. Leiho berri batean irekiko da.

EBko COVID ziurtagiri digitaletan, zenbat modalitate daude?

Hiru ziurtagiri-mota daude: Txertaketa, Berreskuratzea eta Proba, eta elkarrekin bateragarriak dira.

Hau da, pertsona batek gaixotasuna pasatu badu, eska dezake Berreskuratze-ziurtagiria, eta baita Txertaketarena ere txertoa hartua badu.

Zer behar da ziurtagiria eskatzeko?

Ziurtagiri-modalitate bakoitzak bere betekizunak ditu:

Nola eskatzen da EBko COVID Ziurtagiri Digitala?

Osasun-agintari nazionalak arduratzen dira ziurtagiria emateaz. Beraz, zeure autonomia erkidegoaren bidez eska dezakezu ziurtagiria.

Ziurtagiria Osasun Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez ere eska daiteke, baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

Eskabide elektronikorako, Ziurtagiri digitala edo faktore bikoitzeko Cl@ave iraunkorra (mugikorrera mezu bidez bidalitako gako hitzartu uztartuak) izan behar da.

Ziurtagiria eska daiteke hirugarren pertsona baten izenean?

Bai, ziurtagiria eska daiteke ordezkaritza, tutoretza edo kuradoretza bidez, ziurtagiriaren titularraren ordezkaritza, tutoretza edota kuradoretza egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuz eta hori egiazkoa dela eta eguneraturik dagoela adierazten duen erantzukizuneko adierazpena sinatuz.

Zer formatutan emango da ziurtagiria?

EBko COVID Ziurtagiri Digitala formatu elektronikoan edo paperean emango da, estatukide bakoitzeko dagokien agintarien aldetik. Bertsio elektroniko digitala edozein gailutan ikusi ahalko da, eta inprimatu ahalko da. Formatu batek zein besteak QR kode bat izango du, funtsezko informazioa bilduko duena, eta baita zigilu digital bat ere, ziurtagiria benetakoa dela ziurtatzeko.

Oro har, Osasun Ministerioak covid ziurtagiriak bitarteko elektronikoez bakarrik eskatzeko eta jasotzeko aukera emango du. Nazioarteko Txertaketa Zentroetan, aldiz, aurrez aurre eman ahalko dira.

Zertarako da EBko Covid Ziurtagiri Digitala?

Ziurtagiriak EB barruan askatasunez ibiltzeko bide ematen du, eta proben emaitzen edo txertaketaren frogagiria da. Bidaiatzeko izapideak arintzen ditu eta proba gehigarriak edo berrogeialdia igaro beharra saihesten du.

Beraz, ez da Europar Batasunaren barruan aske zirkulatzeko eskubidea baldintzatzen edo murrizten duen pasaporte edo bidai-agiri bat. Aitzitik, estatukideen arteko mugikortasuna erraztea eta, aldi berean, osasunaren babesa bermatzea ahalbidetzen duen tresna bat da.

Non erabil daiteke ziurtagiria?

Gaur-gaurkoz, ziurtagiria EBko kide diren estatu guztietan erabili ahal da, eta baita Islandia, Liechtenstein eta Norvegia bezalako beste batzuetan ere. Europako Batzordea lanean ari da ziurtagiri horiek bateragarriak izan daitezen hirugarren herrialdetako sistemekin. Ziurtagiriak baliozkotzeko estatukide bakoitzak eskatzen dituen betekizunei buruzko informazio eguneratua kontsulta daiteke hemen: Re-open EU (europa.eu)  Leiho berri batean irekiko da.

Europar Batasunean mugikortasuna errazteaz gain, bestelako erabilerarik izango du?

Hasiera batean, ziurtagiri hori EBko herrialdeen artean mugikortasuna errazteko sortu zen, baina estatu bakoitzeko agintaritza nazionalek bestelako helburu batzuetarako eskatu ahalko dituzte, leku publikoetan (ostalaritza, aisialdia, etab.) sartzen uzteko, adibidez. Estatukide bakoitzak ziurtagiri horiez dituzten erabilera eta betekizunei buruzko informazio eguneratua kontsultatu daiteke hemen: Re-open EU (europa.eu) Leiho berri batean irekiko da.

EBko COVID Ziurtagiri Digitala doakoa da?

Bai. Guztiz doan lor daiteke, bai eskabide elektronikoaren bidez, bai aurrez aurre.

Zer datu jasotzen ditu ziurtagiriak?

EBko COVID Ziurtagiri Digitalak behar beharrezkoa den informazioa besterik ez du jasotzen: titularraren izena, jaiotze-data, jaulkipen-data, txertoari buruzko informazio garrantzitsua, diagnostiko- edo berreskuratze-proba, eta identifikatzaile bakarra. Datu horiek ziurtagirian agertzen dira, eta ez dira biltegiratzen edo gordetzen beste estatukide batean egiaztatzen direnean.

Datu pertsonalak babesteko agiri fidagarri eta segurua al da?

EBko COVID Ziurtagiri Digitala agiri guztiz seguru eta fidagarria da. Alde batetik, ziurtagiriaren diseinuak egiazkotasuna bermatzen du, elektronikoki zigilaturik dagoen QR kode batean oinarritzen delako. Bestetik, datu pertsonalen eta horien segurtasun eta pribatutasunaren babes handiena bermatzen da. EBko COVID Ziurtagiri Digitalean azaltzen diren datu pertsonalak ziurtagirian jasotzen den informazioa egiaztatzeko besterik ez dira tratatuko, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruz Europako eta herrialdeko araudiak ezarritakoa betez.

Zer hizkuntzetan ematen da?

Agiria Estatu bakoitzeko hizkuntza ofizialetan eta ingelesez emango da.